- Haurren kirol ikastaroetako izen-ematea zabaldu du Zumaiak. Igeriketa, zumba eta multifitness tailerrak antolatu dituzte oraingo honetan. Martxoaren 8an hasi eta ekainaren 18an amaituko dira. Ohi baino iraupen luzeagoa izango dute aurtengo ikastaroek, eta ondorioz, ordaindu beharreko kuota ere altuagoa izango da. Igeriketa ikastaroaren kasuan bazkideek 41,15 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek 106,45 euro. Zumba eta multifintess ikastaroen kasuan kuota 73,65 eurokoa izango da bazkideentzat; bazkide ez direnentzat, berriz, 186,60 eurokoa. Izen-ematea martxoaren 3ra arte luzatuko da.