- Beste bat! zuzeneko ikuskizunen zikloak ostegun honetan utziko du Zumaia. Urolatik barrena musika ikuskizunak itxiko du. Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakian, hari omenaldia eginaz prestatu dute ekitaldia. Urval Ensemble, Jon Maia eta Gorka Hermosa igoko dira Aita Mariko oholtza gainera. 19.00etan izango da hitzordua eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko 5 euroren truke, turismo bulegoan.