- Murkil Zarauzko dendarien elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan Aurten... Sarien Inauteriak lelopean. Bertatik azaldu dutenez, elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketak dohainik izan daitezke. “Murkil elkarteko saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz eta hauek ez dira ordaindu beharko”. Bezeroek Murkil txartelarekin ordainketa saiakera egitean ezagutuko dute saridunak izan diren ala ez.

Kanpaina otsailaren 14ra bitartean egongo da martxan eta Murkil txartela lortu nahi izanez gero, Nafarroako Caja Ruralera edo www.murkil.com web orrialdera jo behar dA.