- Orioko Udalak ur arketa bat konpondu behar du Xixario erretegiaren inguruan eta, beraz, gaur trafiko mozketa izango da inguru horretan. Udaletik azaldu dutenez, marea biziak direnean ura sartzen da bertako arketan eta hori konpontzeko asmoz, itxiko dute eremua. Gainera, konponketa egiteko, marea biziak diren tartea aprobetxatu behar da eta horregatik erabaki du Udaleko teknikariak lanak gaur egitea. Aurreikuspenen arabera, 07.30etik 14.00ak bitartean izango dira langileak bertan.

Bitarte horretan, beraz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan eta, herritik ateratzeko, nahitaez, Txanka hondartzako bidea erabili beharko da.

Bestalde, Oa kalea ere itxita izango da gaur. Bertako eraikin batean obrak ari dira egiten eta beharrezkoa dute trafikoa moztea. Kasu honetan, Iturbide 15-17 eta Oa kaleko zati bati bakarrik eragingo dio.