- Pandemiak eragindako egoera berezia dela eta, Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi du aurten ez dituela ekintzarik antolatuko. Ondorioz, elkarteko bazkide ez federatuei ez diete urteko kuotarik kobratuko. Bestalde, elkarteko batzordea osa-tzen duten lagunek otsailaren bukaeran beren ardurak uztea erabaki dute. Horregatik, mendizale elkarteko bazkide guztiak ezohiko bilera batera deituko dituzte. Batzorde berrian parte hartzeko interesa duten mendizaleek 685 786 179 telefono zenbakira dei dezakete.