- Zumaiako Indamendi mendi elkarteak, bertan behera utzi behar izan du egutegiko lehen irteera. Eusko Jaurlaritzak ezarri duen araudi berriaren arabera, eta kontuan hartuta Zumaia gune gorrian dagoela, ezinezkoa da txangoa antolatzea. Bien bitartean, elkarteak eskura jarri ditu webgunean herrian zehar egiteko hainbat ibilbide.