- 5.000 euroko dirulaguntza emango dio Zumaiako Udalak Garabide Gobernuz Kanpoko Erakundeari, hizkuntza lankidetza proiektuak finantzatzeko. Izan ere, sozietate honek, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu euskararen esperientziatik abiatuta. Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea eta Iñaki Martinez, Garabide elkarteko lehendakaria elkartu dira hitzarmena sinatzeko udaletxean.

Garabide Elkarteak 2005 urtetik darama garapenerako euskal lankidetzaren baitan kooperazio ildo berri bat lantzen: hizkuntza lankidetza. Hegoaldeko herrietan hizkuntza biziberritzeko egitasmoak sustatzen ditu, helburu hauekin: Hegoaldeko herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta. Norabide horretan, munduko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzen dituzte.

Zumaiako Udalak, bere aldetik, egoki ikusi du kooperazio lan ildo hau bultzatzea, Garabide Elkartearekin batera, hegoaldeko herrietan hizkuntza normaliza-tzeko egitasmoak sustatzen jarraitzeko. Hori horrela izanik, 5.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari.