- Urola Kostako hondakin bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan. Pasa den hilaren 25ean bezala, urtarrilaren 1ean ez da hondakinik bilduko eskualde osoan. Beraz, etenda geratzen dira hondakin bilketa zerbitzu guztiak; ez da merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduentzako puntuz puntuko bilketa-zerbitzurik izango; eta kaleko edukiontzi guneetan ere ez da bilketarik egingo. Galderaren bat edo informazioa behar izanez gero, 943 890 808 telefono zenbakira deitu daiteke edo harrera@urolakosta.eus helbidera mezu bat bidali.