- COVID-19aren prebentziorako Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriek, 6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeen jarduera fisikoa debekatzen dutela eta, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian sei urte azpiko haurrek bakarrik izan dute aukera haur igeriketa ikastaroekin jarrai-tzeko; zehazki, Dortoka mailan.

Lehen hiruhilekoa amaitu dute Dortoka mailako haurrek eta orain, bigarren hiruhilerako izen emate epea zabaldu dute. Parte hartu nahi duenak, bihar arte izango du izena emateko aukera.

Aukeraketa, zozketa bidez izango da, ohi bezala, eta emai-tzak astelehenean argitara emango dira Udal webgunean eta kiroldegiko panelean. Plaza librerik balego, asteartetik aurrera bigarren izen-ematea zabalduko da.

Interesa duenak Aritzbataldeko harrerara jo dezake, 943 005 123 telefonora deitu edo kirola@zarautz.eus posta elektronikora mezu bat bidali.