- Abenduko kultur programaren barruan, Anari abeslari azkoitiarraren kantaldia izango da abenduaren 26an, 19.00etan, Karela kiroldegian. Kontzertu honetarako sarrerak gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai, kultur etxean. Sarrerak 10 euro balioko du eta aforoa mugatua izango da. Gehienez, 220 pertsonek izango dute bertara-tzeko aukera.