- Larunbat honetan hileko azoka ospatuko dute Zarautzen. Ohi bezala, Klabelinsoro kalean jarriko dituzte postuak, 15.00etatik 20.00etara bitartean. Arropa, osagarriak eta bestelakoak erosteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek. Bestalde, bigarren eskuko jostailuen azoka solidarioaren azken eguna da gaur. Itxasmendi Auzo Elkartean izango da eta jasotako dirua Hiritarron Harrera Sarea elkarteari emango diote.