- Urolakoen Napar Zuzterrak kultur elkarteak Nafarroa 1620, zapalkuntzaren kate-begi bat izeneko hitzaldia antolatu du hilaren 15erako. Saioa 18.30ean hasiko da Sanagustin kulturgunean eta hizlari lanetan Eneko Bidegain arituko da. Ekitaldia nahi duten herritar guztien partaide-tzari irekita egongo da eta egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira.