- Leire Zinkunegik ipuin kontaketa saioa eskainiko du gaur, Orioko kultur etxean, 18.00etatik aurrera. Bost eta zortzi urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioa izango da oraingoa. Pandemia dela eta, gehienez 30 herritarrek hartu dezakete parte. Beraz, bertaratu nahi dutenek, aurrez hartu beharko dute gonbidapena kultur etxean bertan.