-Zurekin Zarauzko Ostalari Elkarteak kazerolada deialdia luzatu du larunbaterako, bertako establezimenduen itxiera eta egoera salatzeko. 12.00etan bilduko dira Lege Zaharren enparantzan eta elkartetik, herritarrak zein ostalariak animatu nahi dituzte parte hartzera. Egungo egoera dela eta, segurtasun neurriak errespetatuko direla azaldu dute.