-Mikel Urdangarinen kon-tzertua larunbat honetan izango da, Orioko Karela kiroldegian. Eusko Jaurlaritzak joan den asteburuan indarrean jarritako neurri berriengatik, ordea, berriro aurreratu behar izan dute ordutegia. Beraz, azkenean, 19.00etan hasiko da kantaldia. Sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko, baina ordu aldaketagatik ekitaldira joan ezin dutenei dirua itzuliko zaie aurrez kultur etxean.