- Geoparkeak Zumaian eta Deban azaroaren 4a bitartean antolatuak zituen bisita gidatuak bertan behera uztea erabaki du, COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik. Gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzak ez duela gomendatzen herri horietara joatea eta jende bilkurak ere sei pertsonetara mugatu direla bertan. Horregatik, ez dute bidezkoa ikusten ekimen hauek egitea, egoera hobetu arte.