- Orioko Zaragueta eskolak kanpoko ingurua berrantolatzeko prozesu bat abiatu zuen pasa den urtean, Patio bat, hamaika aukera izenpean, eta horren emaitza da parke berria.

Eremuaren birmoldaketa Tipi enpresak egin du eta prozesu parte-hartzaile bidez osatu dute; haurren, irakasleen, gurasoen eta Udaleko teknikarien iritzia bilduz egin da parke berria. “Sormena eta irudimena lantzeko balioko duen gunea izango da”, azaldu zuten inaugurazio ekitaldian Zaragueta eskolako ordezkariek.

Haurrek aste osoan erabili dute, baina ostiralean egin zen parkearen inaugurazio ofiziala. Bertan izan ziren Udaleko ordezkari politikoak eta eskolako zuzendaritzako kideak, eskolako haurrekin batera.

Zaragueta eskolako zuzendari-tzak eskerrak eman zizkion Udalari egindako ahaleginagatik eta elkarlanaren bidean segitzeko eskatu zion. Udalak, bere aldetik, esker ona agertu zien proiektuan parte hartu duten guztiei.

Lanak udan egin ziren eta azken ikutuak geratzen dira, proiektua bere osotasunean bukatzeko.