- Zestoarrek odola emateko aukera izango dute datorren ostegunean kiroldegian. Hori bai, Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatutako saio horretan parte hartzeko interesa dutenek aurrez hartu behar dute odola emateko txanda. Horretarako 628 048 866 telefono zenbakira dei daikete, 17.00etatik 20.30era bitartean. COVID-19an positibo eman dutenek, positiboa jaso eta 28 egun beranduago eman dezakete odola, eta positibo batekin kontaktuan egon direnek, bigarren PCR proba egin ta 28 egunera.