- Tokiko merkataritza zein kontsumoa indartzeko helburuarekin, Zumaiako merkatarien Gertu elkarteak Ginkana ekimena jarri du martxan. Hala, Gertu elkarteko dendetan erosten duten bezeroek esku-orri bat jasoko dute eta herritarrek esku-orri hori elkarteko lau establezimendu ezberdinetako zigiluekin bete beharko dute. Modu honetara, parte hartzen duten herritarrek 100 euroko erosketa bonuen zozketan parte hartu ahal izango dute.

Aurtengoan, gainera, saria jende gehiagotara iristeko, bikoiztu egingo dituzte bonuak: sei bonu zozketatuko dituzte guztira. Zigilua lortzeko elkarteak ez du erosketa kopuru minimorik jarri.

Behin esku-orria betetakoan, turimo bulegoan edo Alondegiako sarreran jarri dituzten kaxetan bota beharko da. Kutxak urriaren 27an, arratsaldeko 20.00etan jasoko dira eta hurrengo egunetako batean egingo du elkarteak zozketa.

Gertuk ekimen honetan parte hartzera bultzatu nahi ditu herritarrak.