- Xaputarrak Azpeitiko Xake Taldeak nahi duten herritar guztien partaidetzari irekita dauden xake ikastaroak antolatu ditu, berriro ere, ikasturte honetarako. Saioak astelehen eta ostegunetan eskainiko dira Basazabal jauregian (18.00etan) eta parte hartzeko interesa dutenek “Basazabalera gerturatu, 665 700 501 telefono zenbakira mezu bat bidali edo urangajedrez@gmail.com helbidera idatz dezakete”.