- Zarauzko Kirol Klub eta elkarteei 2020. urtean dirulaguntzak eskatzeko deialdia zabaldu da. Dirulaguntza eskatu ahal izango dute Zarautzen errotuta dauden eta jarduera nagusia bertan garatzen duten kirol klubek eta elkarteek. Honen helburua pentsatutako jarduerak garatzea da.

Adjudikaziodun bakoitzak gehienez ere jardueraren aurre-kontu osoaren % 50eko dirulaguntza jasoko du eta puntuazio sistema baten bitartez banatuko dira. Besteak beste, lizentzia bakoitzeko puntu 1 emango da; pilotako lizentziak 4 punturekin baloratuko dira; arrauneko eta herri-kiroletako lizentziak 2 puntu... Balorazio-adierazle hauek Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

Eskaerak , berriz, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), egin beharko dira, astelehenetik ostiralera, 7.30etik 15.00etara,eta ostegunetan 7.30etik 15.00etara eta 17.00etik 19.00etara.