- Internet eta teknologia berrien ezagutza zabaltzeko KZ gunea zentroek ateak ireki dituzte berriro ere Azkoitian eta Azpeitian. Azkoitian arratsaldez izango da irekita eta edozertarako txanda hartu behar da, 945 016 100 telefonora deituta. Azpeitiko zentroa, berriz, goizeko 9.00etatik 13.00etara bitartean egongo da irekita. Azkoitiko zentroan bezala, Azpeitiko KZ gunean hitzordua eskatu behar da (945 016 100 zenbakira deituta) tramiteren bat egiteko, informazioa eskatzeko edo nabigaziorako.