- Urtarrila erdialdetik Moilaberriko geltokian egon da Zumaiako Udaltzaingoa, Fielatoaren eraberritze lanengatik. Obrak amaituta, ordea, Axular ibiltokira itzuli dira. Udaltzaingoaren jarduerak zituen beharretara egokitu eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuz eraberritu da eraikina. 382.191 euroko kostua izan dute lanek eta besteak beste pareta, sabaia eta instalakuntza guztiak, eraikinaren fatxadarekin batera berritu eta sarrera nagusia tokiz aldatu egin dira.