- Zarauzko EH Bilduk Bilgunea ireki du Ipar kalea 4. zenbakian. Eremua bilera ezberdinak egiteko eta herritarrei informazioa emateko erabiliko da. Era berean, posta bidezko bozka eskaera egiteko epea uztailaren 2 arte irekia dagoenez, laguntza eskainiko dute bertan. Zalantzaren bat izanez gero, zarautz@ehbildu.eus helbidera ida-tzi daiteke edo 607 265 214 telefono zenbakira deitu.