- Zarauzko Udalak, Basarri Bertsopaper lehiaketaren XXXVI. edizioan parte hartzeko epea luzatzea erabaki du. “Konfinamenduak herritarren sormenerako gogoa eta lanerako asmoa piztu dituela ikusi dugu, baina egoera berezia bizi izan dugunez, epea egun batzuk luzatzea erabaki dugu”, azaldu zuen Irune Urbieta kultura zinegotziak.

Hala, lanak aurkezteko aukera datorren igandera arte izango da. Sari-banaketa ere iragarri dute dagoeneko: uztailean zehar Motxian bertso eskolak antolatzen duen bertso-astearen baitan egitea da asmoa.

Egungo egoera tarteko, oinarriak aldatu egin dituzte: egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake eta emailez soilik aurkeztu daitezke lanak. Lehiaketara aurkezte bete behar diren oinarri guztiak eskuragarri daude udaleko webgunean (zarautz.eus/eu/-/basarri-bertso-paper-saria?inheritRedirect=true).