- Urola Erdiko Mankomunitateak gaur berreskuratuko du Emaus S.Coop enpresak bolumen handiko tresnak atez ate biltzeko ematen duen zerbitzua.

Hori dela eta, arropak, jostailuak, platerak, aparatu elektriko eta elektronikoak, liburuak edo bolumen handiko bestelako tresnak etxetik ateratzeko asmoa dutenek 656 789 574 telefonora dei dezakete, bilketa adostu eta zerbitzua jasotzeko hartu beharreko neurrien berri izateko.

Horrela, pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren Mankomunitateak bere zerbitzu guztiak berreskuratzen ditu.