-Zarauzko EAJtik jakinarazi dute laguntza eskainiko dutela datorren uztailaren 12ko hauteskundeetan botoa posta bidez eman nahi duen pertsona orori. Hala, batzokiaren sarreran mahai bat jarriko dute, segurtasun neurri guztiak betez. Bertan izango dira, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 12.30era eta 17.00etatik 19.00etara.