zumaia - 2020ko Euskaraldiaren inguruko informazioa azaltzeko bilduko dira bihar, Euskaraldiaren dinamizatzaileak, Zumaiako udal teknikari eta ordezkariak eta herriko elkarte eta entitateetako ordezkariak. Udaletxeko pleno aretoan izango da hitzordua 18.30ean eta jakinarazi dutenez, saioa irekia izango da. Beraz, herritar oro dago gonbidatua.

Udazken honetan egingo den bigarren ariketa sozialak bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea. Hala, informazioa emateaz gain, parte hartzeko moduak azalduko dituzte.

hainbat berrikuntza 2018an bezala, aurten ere Euskaraldiaren helburua hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea da, baina oraingoan, hainbat berrikuntza izango dira. 2018. urteko lehen ariketa hartan, Euskaraldiak hamaika egun iraun zituen; orduan norbanakoengan jarri zen fokua, eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. Oraingoan, aldiz, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak alda-tzeko urratsak ematen has daitezen.