ORIO - Ikasturtean zehar, irailetik ekainera, egunero lau orduz arratsaldez ireki da orain artean Orioko liburutegia eta goizeko ordutegia izan du oporraldi garaian: Gabonetan, Aste Santuan eta udan. Honen gaineko iradokizunei eran-tzuna emateko asmoz, udalak liburutegia egun osoz irekitzeko proposamena aho batez onartu du. Hemendik aurrera, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.30era zabalduko da.

“Liburutegiaren kontzeptua eta funtzionamendua asko aldatu da azken urteetan. Lehen, umeak eta gazteak bertaratzen ziren etxeko lanak egin, informazioa bilatu eta irakurtzera, baita heldu batzuk liburuak maileguan eramatera ere. Gaur egun berriz, erabiltzailea asko zabaldu da: gurasoak haurrekin, gazteak, helduak, erretiratuak? liburutegia, toki dinamikoa bilakatu da. Gainera, irakurketa gidak ere sortu behar dira, irakurketa foro eta klubak, tailerrak, baita irakurzaletasuna bultzatzeko ipuin kontalari eta beste ekintza soziokulturalak ere”, azaldu zuten udaletik.

Hala, eskualdeko gainontzeko liburutegien ordutegi, zerbitzu eta kalitatearekin parekatuko da Orioko Udal Liburutegia eta hobekun-tza hau, ezinbestekoa dela uste du udal gobernuak. “Gazte asko, ondoko herrietako liburutegietara joan dira orain artean eta zerbitzu hau herrian bertan izatea behar beharrezkotzat jotzen dugu”.

Herriko udal zerbitzuak hobe-tzeaz gain, “herritarren nahia en-tzun eta hauen beharrak asetzeko proposamenak mahai gainean” jar-tzen jarraitu nahi duela adierazi zuten Orioko Udaletik.