COP25 aren inguruko hitzaldia izango da gaur

Zarauzko Antoniano aretoan da hitzordua 19.30ean, eta Elisa Sainz de Murieta izango da hizlaria

28.01.2020 | 06:26

zarautz - ZarautzOn elkarteak Cop25, Parisetik Glasgowra: klima aldaketaren azken gailurraren gakoak hitzaldia antolatu du gaurko. Antoniano aretoan izango da hitzordua, 19.30ean.

Elisa Sainz de Murieta ibiliko da hizlari lanetan, Basque Centre for Changeko ikertzailea, eta klima aldaketaren azken gailurren gakoez mintzatuko da. Hain zuzen, abenduan Madrilen (Espainia) izandako Klima Nazio Batuen goi-bileraz, besteak beste. Biltzar hau larrialdi klimatikoari aurre egiteko akordio bat lortzeko antolatu zen eta hainbat herrialdetako ordezkariek hartu zuten parte.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta sarrera, berriz, doakoa. ZarauzOn elkartetik bertara-tzeko deia egin dute eta aurreratu dutenez, bi liburu zozketatuko dituzte bertan. -A.Z.