Herriko jaiak ospatu aurretik, eta pandemiak eta horren ondorioek markatutako azken urteetako zikloari amaiera emateko, Zumarragako Udalak pandemiaren biktima guztiak omendu zituen igandean. Andoni Salamero ekitaldiaren aurkezpenaz arduratu zen eta Igarki Buscak eta Mari Carmen Viedmak (argazkian) pandemiari buruzko testigantza bana irakurri zuten.