- Asteburuan San Joan pilota txapelketako final laurdenetako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dira Urretxuko pilotalekuan. Bai larunbateko jaialdia eta bai igandekoa 11.00etan izango dira. Goierri pilota eskolan aritutako hiru pilotarik jokatuko dute: promesa mailako Leundak larunbatean eta kadete mailako Ibarluzeak eta promesa mailako Izagirrek igandean.