- Hilaren 20an ardo dastaketa egingo dute, Bertatik Bertarako produktuekin uztartuta, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekitaldia 18.30ean izango da. Parte hartzaileek bi txakoli eta Araba Errioxako hiru ardo dastatuko dituzte, Mikel Garaizabal sumillerraren eskutik. Tiketek bost euro balio dute. Urretxuko Aizpurunea kultur etxean eros daitezke, 17.00etatik 21.00etara.