- Asteazkenean Goñiren oroimenezko txapelketako eta pilota txapelketa herrikoiko finalerdietako azken partidak jokatu ziren. Txapelketa herrikoian Oliveirak eta Tapiadorrek finalerako txartela lortu zuten. Rodriguezen eta Alemanen aurka jokatuko dute finalean. Bi txapelketetako finalak asteazkenean izango dira, 18.30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 697 502 025 telefono zenbakian.