- Urretxu eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteak batzar nagusia egingo du ostiralean, 19.00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Aurrezko batzarraren akta irakurriko dute eta onartuko dute, iazko jardunaren eta sarrera-gastuen azalpena egingo dute eta 2022ko helburuen eta asmoen berri emango dute. Amaitzeko, bertaratuek galderak egiteko aukera izango dute.