- Olatukoop, Batura eta Urola Garaiko hainbat ekintzailek ekonomia sozial eraldatzailean trebatzeko saioa antolatu dute asteazken honetarako. Saioa Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izango da, 18.00etatik 20.00etara.

Antolatzaileen ustez, egungo ekonomia eredua ez da jasangarria eta alternatiba eralda-tzaileak garatu behar dira. Asteazkeneko saioan ekonomia sozial eraldatzailearen oinarriak azalduko dituzte eta Euskal Herria burujabe bat eraikitzeko lehen pausoak azalduko dituzte.