- Urte eta erdiko geldialdiaren ondoren, gaur jokatuko da Zumarragan Euskal Herriko pilota kluben arteko txapelketa nazionaleko bigarren finalerdia. Ultzamako Buruzgainek Lemoaren aurka jokatuko du, 11.00etatik aurrera. Irabazleak Irurtzun taldearen aurka jokatuko du, azaroaren 7an.

Txapelketa Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatzen ari zen, pandemia iritsi zen arte. Konfinamenduaren aurretik, lehen finalerdia jokatu zen: Irurtzun taldeko pilotariek Iruñeako Oberenakoei irabazi zieten.

Bigarren finalerdia, Ultzamaren eta Lemoaren artekoa, atzeratu egin behar izan zuten.