Pandemiak eragindako urtebeteko geldialdiaren ondoren, igandean Udazkeneko Musika Zikloaren 35. edizioa hasiko da Urretxun. Lehen kontzertua Arah taldeak emango du. Talde honetan Sara Zufiaurre urretxuarrak eta Gabriel Mesado bere senarrak jotzen dute.

Arah taldearen kontzertua Labeaga aretoan izango da, 19.00etan. Talde hau Euskadiko Orkestrako bost kidek eta Garazi Zabaleta konposa-tzaile beasaindarrak osatzen dute. Euskadiko orkestrako bost kideak Sara Zufiaurre klarinete-jotzailea (Urretxu), Larraitz Oiartzabal biolin-jotzailea (Andoain), Raquel Cortinas bigarren biolin-jotzailea (Suitza-Mexiko), Delphine Dupuy biola-jo-tzailea (Frantzia) eta Gabriel Mesado biolontxelo-jotzailea (Katalunia) dira. Hiru kolaboratzaile dituzte: Igor Arostegi perkusionista (Tolosa), Arantxa Gastesi pianista (Ataun) eta Garazi Etxaburu dantzaria (Ondarroa).

Arah taldeak euskal musika dantza garaikidearekin eta perkusioarekin uztartzen ditu. Zabaletak moldatutako euskal kanta ezagunak eta Zabaletak konposatutako obrak joko dituzte. Beasaindarrak moldatutako kanta euskaldunak Arin-arina, Fandangoa, Nere herriko neskatxa maite, Mikel Laboaren mix bat, Xalbadorren heriotzean eta Agurra dira.

Beste bi kontzertuak San Martin de Tours elizan izango dira, 19.00etan. Azaroaren 1ean Anuna abesba-tzak abestuko du du eta azaroaren 7an Suhar gizonezkoen abesbatzak.

Anuna Irlandako talde bat da. Michael MacGlynn zuzendariak konposatutako kantak eta Irlandako kanta tradizionalen moldaketak abesten dituzte. Mundu osoko areto garrantzitsuetan abestu dute.

Suhar abesbatzari dagokionez, esperientzia handia duten gizonezkoek osatzen dute. Esteban Urzelaik sortu zuen eta Amaia Zipitria pianistarekin abesten dute. Urzelaik gure arbasoen gizonezkoen koruen kontzeptua eraldatu nahi du, sukaldariek sukaldaritzarekin egin zuten bezala:? erroei gogor eutsiz, baina proposamen berriak eskainiz.