- Iparragirre 12 elkarteak Nire barruan artisau bat! lehiaketa antolatu du LH3 eta LH4ko haurrentzat. Lehiakide bakoitzak artisautza lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Edozein material erabili daiteke. Lanak Iparragirre 12 elkartearen lokalean aurkeztu behar dira: hilaren 21, 22, 26 eta 27an, 18.00etatik 20.00etara. Hilaren 29an emango dute ezagutzera irabazlearen izena. Irabazleak 50 euroko bonua jasoko du, lokaleko artikuluetan gastatzeko. Gainera, lan onenak lokaleko erakusleihoan erakutsiko dira.