GRABNIko partidak Zumarragan jokatuko dira

Igande honetan Arabako pilotariek Bizkaikoen aurka jokatuko dute eta pilotalekuan 340 ikuslerentzako tokia egongo da

10.09.2021 | 00:33
Erauskin, Serrano eta Mitxelena, aurkezpen ekitaldian. Argazkia: A.Z.

zumarraga – Euskal pilota federazioen arteko GRABNI ?txapelketa afizionatu mailako garrantzi-tsuenetako bat da. Pandemia dela eta, aurtengo eskuz binakako txapelketa berezia izango da eta partida guztiak Zumarragan jokatuko dira.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako federazioek parte hartuko dute. Pandemia dela eta, Iparraldekoek ez parte hartzea erabaki dute.

Igande honetan gazte mailako eta nagusi mailako kanporaketak jokatuko dira. Bi partidak Arabako eta Bizkaiko ordezkariek jokatuko dituzte. Izan ere, bi federazio hauek 4. eta 5. postuan sailkatu ziren (bai gazteen mailan eta bi nagusien mailan) 2019an jokatu zen txapelketan. Iaz ez zen txapelketarik jokatu.

Irabazleak finalerdietara pasako dira. Finalerdietako zozketa astelehenean egingo da. Zozketan Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako ordezkariek eta igandeko irabazleek parte hartuko dute.

Finalerdietako lehen jardunaldia hilaren 19an jokatuko da eta bigarrena hilaren 26an. Finalak, berriz, urriaren 3an jokatuko dira. Partida guztiak Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira, 11.00etan hasita. Eusko Jaurlari-tzak %50eko aforoa baimendu du. Beloki pilotalekuan 680 eserleku daudenez, 340 ikusle elkartuko dira gehienez. Sarrera doan da.

Aurkezpen ekitaldia Txapelketa atzo eguerdian aurkeztu zuten, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako Joxe Mari Mitxelenak eta Aitor Erauskinek eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten. Federakuntzako ordezkariek eskerrak eman zizkioten Zumarragako Udalari afizionatu mailako pilotari eskaintzen dion babesagatik.

noticias de noticiasdegipuzkoa