- Minbiziaren aurkako elkarteak erretzeari uzteko terapia eta ibilaldiak antolatu ditu. Terapiak zortzi saio ditu eta doan da. Parte- hartzaileen %60ak erretzeari uzten dio. Ibilaldiei dagokionez, asteazkenetan (17.00) eta ostiraletan (10.00) egingo dituzte, 15ean hasita. Zumarragako egoitzatik abiatuko dira (Iparragirre hiribidea, 1). Terapian eta ibilaldietan parte hartzeko 943 720 057 zenbakira deitu behar da.