- Urretxuko Udalak Urola ibaiaren ondoko barandetako behealdean sare metalikoak jarri ditu. Helburua lurrera botatzen diren hondakinak haizeak ibaira ez eramatea da. Eguzki talde ekologistak Urretxuko Udalaren jarrera txalotu du eta hondakinak lurrera botatzen dituzten herritarrena deitoratu du. Zestoan, Zumarragan, Azkoitian eta Azpeitian ere sare metalikoak jarri dituzte.