urretxu - Udazkenetik aurrera Kalerrotan 90 minutuz aparkatu ahal izango da, gehienez (astelehenetik larunbatera, 8.00etatik 20.00etara). Aparkatzea doan izango da. Astelehenetik larunbatera 20.00etatik 8.00etara eta igandetan eta jai egunetan egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute bertan. Udalak txartel bat emango die egoiliarrei.

Urretxuko Kalerrota kalean bi eremu egongo dira. Urdin kolorekoan egoiliarrek egun osoan zehar aparkatu ahal izango dute, inongo mugarik gabe. Kolore marroiko eremuan, berriz, astelehenetik larunbatera, 8.00etatik 20.00etara, 90 minutuz bakarrik aparkatu ahal izango dute (gainontzeko herritarrek bezala). Gauez beraiek bakarrik aparkatu ahal izango dute.

Ordenantzaren helburua herrigunera erosketak egitera etortzen direnek aparkatzeko tokia eduki-tzea eta merkataritza ordutegitik kanpo egoiliarrek aparkalekua aurkitzeko zailtasunik ez eduki-tzea da.

Aipatu bezala, Urretxuko Udalak udazkenean jarriko du indarrean neurri hau. Irailean Udalak informazioa helaraziko du etxe guztietara, margoketa lanak egingo ditu eta tiketak lortzeko makinak jarriko ditu.