- Uztakale egitasmoaren barnean Sustraiak dantza taldeak eskainiko duen emanaldian, espazio aldaketa izan da: emanaldi ibiltaria eskainiko dute eta erdigunean arituko dira, eta ez Haztegi ikastolako patioan hasieran iragarri moduan. Ikuskizuna gaur izango da, 20.00etan. Lehen zatia Kalotx tabernaren parean egingo dute, bigarrena Elizondo tabernaren parean eta hirugarrena plazan. Trikitilari, txistulari eta dultzaineroek lagunduta arituko dira.