- Andoni Lubaki gatazka argazkilari urretxuarrak Euskal Fondoarentzat Sirian egindako lana Moskuko MIFA argazki lehiaketan saritu dute. Zilarrezko domina lortu du. Errusian saritutako lanak Zazpika aldizkarian argitaratu zituzten eta Euskal Fondoaren erakusketa ibiltari batean ere ikus daitezke. Lubakik "poz bikoitza" duela esan du, bere lagun Ricardo Garcia Vilanovak urrezko domina lortu baitu.