- Ikatza argazkilari elkartekoek Uztakale programako bigarren argazki emanaldia egingo dute gaur Legazpin. 22.30ean izango da, Azoka gunean. Argizaiola lehiaketan saritutako argazkien emanaldia egin behar zuten, baina azkenean beraiek ateratako argazkiak erakutsiko dituzte. Ekitaldiaren amaieran 40x50 zentimetroko tamainan inprimatutako hiru argazki zozkatuko dituzte ikusleen artean. Aforoa mugatua denez, sarrera eskatu behar da: gaur 9.00etik 13.30era kultur etxeko harreran edo 943 737 202 telefono zenbakira deituz.