- Aurten ere ez da Santa Isabel jairik ospatuko, baina dantzariek ezpata dantza egingo dute Antion eta Zumarragako plazan. Kapitainak Lide Mendiaraz, Joseba Arratibel, Paula Urteaga eta Nekane Martin izango dira. Mendiaraz lehenengoz izango da kapitain. Ekitaldia Urola Telebistan eta zelaiarizti.eus webgunean emango dute, zuzenean.

Antioko ekitaldiaz gozatzeko, gonbidapena behar da. 50 gonbidapen bikoitz banatu dituzte izena eman dutenen artean.

Antioko ezpata dantzaren eta mezaren ondoren, 12.45ean, dan-tzariek plazan dantza egingo dute. Aulkiak jarriko dira herritarren-tzat.