- Euskal Herrian triatloi probak bertan behera gelditu direnez, joan zen astean Urola taldeko triatloilariak Tarragonako L'Ametlla de Mar herrira joan ziren, bertako proban parte har-tzera. Gema Hernandez emakume onena izan zen distantzia erdiko proban (1.900 metro igeri, 90 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrikan). Hasieratik amaierara nagusitu zen.