- Zuekin Azoka bonuen lehen kanpaina Gabonetan izan zen eta erantzun ona jaso zuen. Hori dela eta, Zumarragako Udalak bonuak salgai jarri ditu, bigarrengoz. Egitasmo honen helburua herritarrek larunbatetako Zumarragako azokan kontsumitzea da.

Funtzionamendua aurreko aldiko bera izango da. Herritarrek 5 euroko balioa duten lau bonu erosiko dituzte, 10 euroren truke. Hala, 10 euroren truke, 20 euroko erosketa egin ahal izango dute.

Pertsona bakoitzak bonu bat eros dezake, gehienez. Eroslea 18 urtetik gorakoa izan behar da eta NANa aurkeztu behar du. Zumarragatik kanpo bizi direnek ere Zuekin Azoka bonuak eros ditzakete.

Bonu salmenta ostegunean hasi zen. Ostegunetan eta ostiraletan Zelai Arizti kultur etxean eros daitezke (9.30etik 14.30era) eta larunbatetan (gaurtik aurrera) azokan bertan.

Bonuak gaurtik aurrera erabili daitezke, uztailaren 24a arte. Egitasmoarekin bat egin duten postuetan bakarrik erabili daitezke. Postu hauek egitasmoarekin bat egiten dutela iragartzen duten kartel bat edukiko dute.