- Euskararen erabilera sustatzeko BeatEroak programaren barne, 12 urteko zor-tzi neskaz osatutako Eit Point taldeak euskarazko rap abesti bat grabatu du Legazpin. Abestia berdintasunari buruzkoa da. Urretxu eta Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuko nerabeek ere egitasmo horretan parte hartu dute eta beraien bideoa grabatu dute.

Nerabeek Telmo Trenor musikariaren eta teknikarien lagun-tza eduki dute. Hezitzaileak oso gustura ageri dira gazteek egin duten lanarekin.

Egitasmo honen sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da.